Vatikano Hiria munduko estaturik txikiena da, Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia. Mila biztanle izanik, munduan jende gutxien duen estatua da. Egoitza Santuaren menpekoa da eta bertan daude Jauregi Apostolikoa eta Erromatar Kuria.
Ikus ezazu baita…
· Laterango bataiategia
Ortodoxoen bataiategia
Bataiategia
Arte paleokristaua
Basilika
Mausoleoak
Martyriuma
Jaiokundearen basilika
Karakalaren Termak
Karakalaren Termak, Erroma osoko terma multzorik handi eta luxuzkoena bihurtu zen. Eraikina, bost urtetan eraikia izan zen, erromatar ingeniaritzaren lorpen bat dena, eraikuntzak iraun zuen denbora eta multzoaren erraldoitasuna kontutan hartuz. Termek, barruti handi bat zuten, absideetan 400 metro baino gehiagoko zabaleraduna, eta bainuak berak aurkitzen ziren erdiko egitura bat. Bere inguruan, lorategi zabal bat zegoen. Ur hornikuntzarako, bainuetara, Aqua Marciaren adar bat desbideratu zen, hornitzeko, Aqua Antoniniana Iovia izenarekin ezagutu zena.
K. a. III. mendean, geroago termak eraikiko ziren tokian, Igerileku Publikoa izeneko urmael zabal bat zegoen. III. mendean, termak amaituak eta inauguratuak izan zirenean, antzinako igerilekua aldatzeaz arduratu ziren. Hiru zatitan banaturik daude.
Iparraldeko eta hegoaldeko zatiak
Ekialdeko eta mendebaldeko zatiak
Multzoaren erdialdeko zatia
Agriparen Termak
Dioklezianoren Termak
Neronen Termak
Titoren Termak
Trajanoren Termak
Erromako zazpi muinoak
Erromako zazpi muinoak, historikoki, Erroma hiriaren bihotza osatu duten muino batzuk dira. Tiber ibaiaren ekialdean kokaturik, multzo geografiko hau, literaturako pasarte ugariren protagonista izan da, eta, herri kulturan, askotan errepikatutako erreferentzia dira.
Antzinako Erromako zazpi muinoak honako hauek dira:
Palatino (Palatinus)
Kapitolino (Capitolinus)
Kirinal (Quirinalis)
Zelio (Caelius)
Aventino (Aventinus)
Eskilino (Esquilinus)
Viminal (Viminalis)



